Amets Etxea Landetxea

Landetxea Araban

Ongi etorri Amets Etxea landetxera. Gure landetxea Arabako Lurralde Historikoan (Euskal Herria) dago, Arabako Errioxatik 15 minututara, Arabako Mendialdean, Izki Parke Naturalaren alboan. Eremu honetan hainbat jarduera egin ahalko duzu, besteak beste, golfean aritzeko, hipikaz gozatzeko eta menditik ibilaldiak egiteko aukera izango duzu.

Amets Etxea landetxeak kalitate gorena eskaintzen du. Etxea berriki eraikia da, bi logela dauzka (banakoak) eta plasma telebista eta hidromasaje kabinarekin ekipatuta daude. Sukaldeak beharrezkoak diren prestazio guztiak dauzka, hala nola, labea, mikrouhin-labea, bitrozeramika eta plater-ikuzgailua. Egongelako tximinia eta plasma telebistari esker, eroso egoteko aukera izango duzu eta zure bidaia ahaztezina izango da.

lege-oharra | Flash gallery Powered by Flash Gallery | Diseinua eta webgunearen garapena: La Debacle